XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ostalaria, ere, etzan atzera-begira egotekoa, ta esne-saltzaillearen ipui berri bat asmatu zion.

- Ara bada.

Zortzi arrautza aietatik, zortzi txita-txiki sortuko ziran, eta txita auek ollo biurtuko ziran gero.

Zortzi ollo auek, zortzireun arrautza ipiñiko zizkidaten, urtean, gutxienez....

Eta martxa ontan, zuk pentsatu, amar urte auetan, zenbat ollo ta arrautza izango nituan, zuk jandako zortzi arrautza-prejitu aietatik.

Orregatik, eta geiegikeririk gabe, ipiñi dezagun amabost-milla pesetaetan zure zor ori....

- Amabost-milla pesetaetan...? - Bai, gizona, bai...! Ta ez det uste, luze jo dedanik...!.

Eta bien-artean sortu zan estabaidak, etzuan azkenik izango, an-bertan zegoan batek itza atera ez ba`lu.

- Zuek-biok ez dezute auzi au erabakitzerik, eta beste au izango dezute onena: ipiñi ezazute, zuetako-bakoitzak, gizon bana, ta izan dedilla On Krixpin irugarren gizona.

Ta onek erabaki dezala, gero, zuen auzi au.

Lege-gizon bat aukeratu zuan ostalariak bere aldetik, eta beste orrenbeste egingo zuan Joxe Inixio`k ere, bere lagunetako batek zerbait esan ez ba`lio.